Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldia egingo du maiatzaren 16an, 18:00retan, Kulturaten
Leintz Bailarako Ekiolak hitzaldi informatiboa egingo du maiatzaren 16an, 18:00etan, Arrasateko Kulturateko Areto Nagusian.
Kontseilu Errektoreko kideak izango dira hitzaldian, honako gai hauen gaineko informazioa helarazteko:
- Instalazio fotovoltaikoaren egoera eta hurrengo urratsak.
- Bazkideen argindar enpresa merkaturatzailearen aldaketaren prozesua.
- Behin instalazioa martxan jarri ondoren, bazkideek jasoko duten fakturaren edukiak eta azalpena.
Hitzaldia Leintz Bailarako Ekiolako bazkideei eta bazkide ez direnei zuzendutakoa izango da, guztiek ere, informazio garrantzitsua lortzeko eta erakundearekin eta haren jarduerekin lotutako edozein zalantza argitu edo proposatzeko aukera izango dutelarik.
Bazkidetza kanpaina abian da
Komeni da gogora ekartzea, bazkidetza kanpaina martxan dela Leintz Bailarako lau herrietan –Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan–, eta prozesua abiatzeko modua leintzbailara.ekiola.eus web gunean sartzea dela. Erabiltzaileak, online bidezko prozesu erraza jarraitu beharko du bazkide egiteko.
Instalazioa, maiatzean martxan
Maiatzean, Garaiako eguzki plaken instalazioa martxan egotea aurreikusten da. Izan ere, instalazioaren zertifikazio eta baimen kontuak martxa onean doaz.
Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak bostehun watteko 2.520 panel ezarrita ditu Arrasateko Garaia Gunean, eta, aurreikuspenen arabera, gai izango dira 1.375 megawatt sortzeko orduko, 550-600 familiaren beharrak asetzearekin batera. Kontsumo horren kostua jasangarria eta egonkorra izango da bazkideentzat, merkatu elektrikoan gertatuko diren aldaketak ekidingo direlako.