Zergatik egin bazkide?

Leintz Bailarako Ekiolari esker, bazkideek energia ekoiztu eta kontsumituko dute, prezio justu eta egonkorrak ziurtatuz.

Leintz Bailarako Ekiolak trantsizio energetikoan funtsezko rola beteko duten energia-komunitate baten parte izateko aukera ematen die herritarrei. Nork bere energia modu jasangarrian, tokian toki, arduraz eta ahalik eta inpaktu txikienarekin sortzeko aukera eskainiz. Energia-komunitateak energia trantsizioan ekarpena egiteko modua dira, energia enpresa handiekiko dependentzia txikituz eta energia berriztagarrien sorkuntzan ekarpena eginez.

Leintz Bailarako Ekiolaren bitartez, bazkideek euren etxeetan kontsumitzen duten adina argindar ekoiztuko dute zero kilometroko energia berriztagarriaren bitartez. Gainera, energia-komunitatearen bidez sortutako argindarrak prezio justu eta egonkorragoa izango du.

Leintz Bailarako Ekiola energia-komunitateak herritarrak, administrazio publikoak eta enpresak batzen ditu bere baitan. Gaur-gaurkoz, bazkide kontsumitzaileez gain, Arrasateko Udala, Fagor, Krean, Laboral Kutxa eta Goiena dira kooperatibako bazkide.