Pribatutasun politika

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”), oro har, LEINTZ BAILARAKO EKIOLA S. COOP.ek (aurrerantzean, “LEINTZ BAILARAKO EKIOLA”) egindako honako hauen bilketa eta tratamendua arautzen du: (i) https://ekiola.eus/leintz-bailara/ domeinuaren bidez ikus daitekeen webgunean (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, WEBGUNE bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak barne; (ii) informazio-eskaera dela-eta edo gure zerbitzuak kontratatzeko telefono bidezko elkarrizketa baten testuinguruan emandako datu pertsonalak, eta (iii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez jasotako datuak. Hori guztia, WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, inprimaki edo zerbitzu jakin batzuetan ezarritako aurreikuspen espezifikoak alde batera utzi gabe, dagokion informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena eskatzeko.

LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia edota administrazio berritasunetara egokitzeko, bai eta WEBGUNEAren bidez unean-unean egiten dituen praktiketetara egokitzeko ere, une oro zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak PRIBATUTASUN POLITIKA erabili ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuak babesteko arloan aplikatzekoa den araudiaren arabera dauzkagun informazio betebeharrak behar bezala betetzeko.

 

  1. Nor da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna?

Zure datuen Tratamenduaren Arduraduna LEINTZ BAILARAKO EKIOLA S. COOP. da −helbidea Goiru Kalea, 7 (Polo Innovación Garaia), 20500 Arrasate (Gipuzkoa) −. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago eta bere IFK zenbakia F09641309 da.

PRIBATUTASUN POLITIKArekin edota zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein gaitarako, gurekin harremanetan jar zaitezke lehen adierazitako posta helbidean edota helbide elektroniko honen bidez:  info@leintz-bailara.ekiola.eus

 

  1. Nola lortu ditugu zure datuak?

LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresan erabiltzen ditugun datuak zeuk emandakoak dira, honako bide hauetatik: (i) WEBGUNEAn nabigatu bitartean betetzen dituzun inprimakien bidez; (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidalita; (iii) gure agenteekin telefonoz izandako elkarrizketa edo (iv) zeure onespenarekin energia banatzaileen datu baseetan lortutakoak.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, bermatu behar duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eman diozula eta haren baimena lortu duzula datuak, aurrerago adierazten diren helburuekin, LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresari emateko.

 

  1. Zer datu mota tratatzen ditugu?

LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresan erabiltzen ditugun zure datuak WEBGUNEAn nabigatzean eman dizkiguzunak, zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez edota posta elektroniko bitartez eskuratutakoak, edo energia elektrikoaren banatzaileen datu baseetan kontsultatuta lortzen ditugunak dira.

Bereziki, LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresan honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikazio datuak (izena, abizenak, NA, etab.).
  • Harremanetarako datuak (telefono zenbakia, helbidea).
  • Energia elektrikoaren kontsumoari buruzko datuak (HPKUak, fakturak, ordu kontsumoaren kurba).
  • Ahotsa, telefono bidezko elkarrizketa baten testuinguruan

 

  1. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zein legitimaziorekin?

Zure datu pertsonalen tratamenduak honako helburu hauek ditu:

  • WEBGUNE edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea.
  • Interesdunei energia elektrikoaren urteko kontsumoei buruzko txostenak egiteko eta bidaltzeko eskaerei erantzutea.
  • Telefono-deiaren eta, beraz, zure ahotsaren grabazioa erabiliko da bide horretatik zurekin dugun kontratua formalizatzeko, bai eta tratamendutik eratorritako erreklamazioei eta gure zerbitzuen kalitateari dagozkion beste gai batzuei erantzuteko ere.
  • Baimena emanez gero, EKILUZ ENERGÍA COMERCIALIZADORA, S.L. enpresari zure identifikazio datuak (NA), harremanetarako datuak (posta elektronikoa edo telefono-zenbakia), faktura elektrikoa eta kontsumo datuak (ordu kontsumoaren kurba) jakinaraziko dizkio, LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak berarekin Merkaturatze Esparru Kontratu bat sinatu bait du, hark kontsumorako egokia den eskariaren aurreikuspena egin dezan, eskaintza pertsonalizatua egin diezazuten eta, horrela, zure hornidura-kontratua formalizatu ahal izan dezazun merkaturatzaile horrekin.

LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak zure datu pertsonalak tratatu ahal izateko, araudi aplikagarriaren arabera, zure baimena behar du. Baimen hori, hain zuzen, WEBGUNEAn horretarako jarritako mekanismoen bidez borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko unean emandakoa da.

Gogorarazi nahi dizugu, tratamendua zure baimenean oinarritzen den kasuetan, baimen hori askatasunez eta doan ezeztatu ahal izango duzula, edozein unetan, 7. Atalean adierazten diren baldintzetan.

Telefono-deiak eta, beraz, haien ahotsa grabatzeko, oinarri legitimatzaile hauek erabiliko dira tratamendua egiteko:

  • Tratamendua beharrezkoa da interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo, interesdunak eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunak bilatzen dituen interes legitimoak betetzeko.

 

  1. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Jakizu zure datu pertsonalak hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegula:

  • Erakunde eta Administrazio Publiko batzuei, baldin eta LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak horiei zure datuak jakinarazteko legezko betebeharra badu.
  • Zeuk baimena emanez gero, LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak Merkaturatze Esparru Kontratu bat sinatu zuen energia elektrikoaren merkaturatzaileari jakinaraziko dizkio.

Ez dago aurreikusita zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

 

  1. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, datu pertsonalak gorde egingo dira tratatzeko emandako baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo hura ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, bai eta LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak bere legezko betebeharretarako behar duen denboran ere.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak datuak arazteko barne politikak ezarrita dituela, bere esku dauden datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko; beraz, datu horiek ezeztatu egin daitezke, baldin eta ez badira beharrezkoak edota egokiak jaso diren xederako.

 

  1. Zein dira zure eskubideak?

Datuen babesari buruzko araudi aplikagarriak zure datu pertsonalei buruzko eskubide batzuk ematen dizkizu, eta eskubide horiek erabili ahal izango dituzu guk datuak tratatzen ditugun bitartean. Eskubide horiek honako hauek dira:

  • Zure datuetara sartzea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko, jakin dezazun zuri eragiten dizuten zer datu pertsonal ari garen tratatzen.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: eskubidea duzu guk tratatzen ditugun eta zuri dagozkizun datu pertsonal zehaztugabeak zuzentzeko, edo, are gehiago, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datu horiek dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Kasu horretan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugula, datuak babesteko arloan aplikatu beharreko araudiak aurreikusten duen bezala.
  • Zure datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guri eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko −formatu egituratuan, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatuan−, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko; kasu horretan, datuak tratatzeari utziko genioke, salbu eta, legezko premiazko arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazio edo defentsarako erabili ahal izateko, datuok gorde behar badira.

Era berean, eskubidea duzu baimena edozein unetan kentzeko, baina horrek ez dio eragiten kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresari idatzizko eskaera eginez, 1. Atalean adierazitako posta helbidean, edo  info@leintz-bailara.ekiola.eus  helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Era berean, jakinarazi nahi dizugu erreklamazio bat jar dezakezula Kontrol Agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan), batez ere zure eskubideak baliatzean gogobetetasunik lortu ez baduzu. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke, haren webgunearen bidez: www.aepd.es.

 

  1. Segurtasun neurriak

LEINTZ BAILARAKO EKIOLA enpresak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu une oro zure datuak, eta isilpean gorde beharko ditu, datuen babesari buruzko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea eragozteko, betiere, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta arriskuak zein diren kontuan hartuta.