Zer da Leintz Bailarako Ekiola?

Tokiko energia ekoizpen berriztagarria, bazkideen energia beharrak hornitzeko helburuarekin.

Leintz Bailarako Ekiola energia-komunitate bat da, irabazi asmorik gabeko kooperatiba gisa egituratua eta haren helburu nagusia kooperatibako bazkideen kontsumora bideratutako zero kilometroko energia berriztagarria sortzea duena.

Gaur-gaurkoz, instalazio fotovoltaiko bat du Arrasateko Garaiako Teknologia Parkeko lursail batean. 500 watteko 2.525 panel daude instalatuta eta urtean, gutxi gorabehera, 1.375 MWh sortuko ditu; 400-500 familiaren beharrak asetzeko beste.

Kooperatibako bazkide diren herritarrek, kapital ekarpen baten truke, euren etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute Garaiako parke fotovoltaikoan.