Leintz Bailarako Ekiolako bazkideak hasi dira instalaziotik energia jasotzen

Ekaineko Batzar orokorrean aurreratu moduan, uztailaren 1etik energia jasotzen ari dira bazkideak. Eta, abuztuaren 1ean jasoko dute lehen faktura.

Batzar orokorrean azaldu bezala, gaur-gaurkoz, Garaiako instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energiaren %72 esleituta dute bazkideen artean. Horren harira, kontseilu errektoreko lehendakari Iñaki Aranburuk esan du, helburua %100 esleitzea dela, ahal den heinean, familia bati edo etxebizitza bati emanez. “Gainontzeko %28 horrek sortzen duen energia sarera botako dugu, zerbait kobratuko dugu eta kooperatibarendako onura bat izango da, baina hori ez da gure helburua, baizik eta ahalik eta gehien partekatzea instalazio horrek sortzen duen energia”.